Programaren deskribapena - Nola erabiltzen da? |
Panda Titanium Antibirusa programa txiki eta erabilerraza da; 66.000 birus baino gehiago automatikoki detektatu eta ezabatzeko gai da, posta elektronikoko mezuen barruan daudenak barne. Programa exekutatzeko (antibirusaren leihoa irekitzeko) eta berarekin lanean hasteko, aukera bat baino gehiago daude: |
|
Antibirusa exekutatzen denean edo bere leihoa irekitzen denean, menuko aukera hauek erabiltzeko aukera izango dugu: |
Hasiera. Panda Titanium Antibirusaren une honetako egoerari buruzko informazioa ematen digu (birus-identifikatzaileen fitxategiaren data, birus-identifikatzaileen guztizko kopurua, eta eguneratze automatikoaren egoera. Gainera, Datu gehiago ikusi aukeraren bidez, bestelako informazioa ikus dezakegu eta beste zenbait eragiketa interesgarri egin ditzakegu (larrialdiko diskoak sortu, birusen zerrendara joan). |
Analisi sakona. Birusik hedatuenak eta etengabe azaltzen doazenak unean bertan bilatu eta desinfektatzeko (neutralizatzeko) aukera ematen du (antibirusa aldiro-aldiro eguneratzea komeni da). Desinfektatzeaz gain, Panda Titanium Antibirusak birus jakin batzuek sistemako zenbait fitxategitan edo/eta Windows-eko Erregistroan egindako aldaketak indargabetu egiten ditu. |
Eguneratzea. Panda Titanium Antibirusa bizirik egon dadin ahalbidetzen du. Eguneratzea egiteko agintzea nahikoa duzu Interneten bidez egin dadin. Lehenespenez (desaktibatzen ez badituzu), eguneratzeak egunero automatikoki egingo dira, beren kabuz. Hala bada, ez duzu martxan jar daitezela agintzen ibili beharko, eta ez dute zure lana oztopatuko. Panda Titanium Antibirusak berak eguneratzeko premia "sumatzen" du, eta horixe egiten du Interneterako konexioa detektatzen duenean. Horrela, antibirusak berriki agertutako birusak detekta ditzan lortzen da. Gainera, Interneten bidez behar bezala eguneratzeko behar diren aukerak konfigura daitezke. |
Konfigurazioa. Panda Titanium Antibirusak egoera edo aukera jakinetan izan beharreko funtzionamenduari dagozkion ezaugarriak zehazteko aukera ematen du. Horien artean, analisien, eguneratzeen, etengabeko babesaren eta beste zenbait aukera orokorren funtzionamendua zehaztu ahal izango duzu. |
Zerbitzuak. Panda Titanium Antibirusak aukera ematen du Panda Software-k eskaintzen dituen hainbat zerbitzu erabiltzeko. Lehenik eta behin, Antibirusaren eguneratzea egin ahal izango duzu. Bestalde, zure Panda Titanium Antibirusak susmagarritzat jotzen dituen fitxategiak bidali ahal dizkiguzu (ziurrenik birus berriek kutsatuta egongo dira), Fitxategi susmagarriak bidali (S.O.S. Birusa) zerbitzuaren bidez. Analizatu egingo ditugu eta, infektatuta badaude, dagokion irtenbidea dohainik bidaliko dizugu. Behar izanez gero, sarrien egin dizkiguten galderen erantzunak kontsulta ditzakezu. Galdera horiek eta bakoitzaren erantzunak FAQak (galderarik ohikoenak eta haien erantzunak) zerbitzuaren bidez aurkituko dituzu. Ziurrenik zure zalantza guztiak FAQen zerbitzuaren bidez argitu ahal izango dituzu, baina beharrezkoa dela uste baduzu, beste edozein zalantza edo galdera bidal diezagukezu Posta elektronikoaren bidezko laguntza-ren bidez edo Laguntza teknikoa web-ean orrian sartuta. Azkenik, gure Iradokizun-postontzia-ri esker, edozein iradokizun, ideia edo ohar interesgarri bidali ahal izango diguzu. Panda Software-ren beste produktu batzuei buruzko informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu: Panda-ren beste produktu eta zerbitzu batzuk atala. |
Laguntza. Panda Titanium Antibirusak programa erabiltzeko, sor dakizkizukeen zalantza guztiak argitzeko eta kutsadurak eragozteko aholkurik onenak jasotzeko behar duzun laguntza guztia dakar berarekin. Lehenik eta behin, Programaren deskribapena kontsultatu ahal izango duzu (une honetan irakurtzen ari zaren laguntza). Bestalde, Aholku praktikoak atalaren bidez kutsatzea eragozteko ematen dizkizugun aholkuak ere kontuan har ditzakezu. Azkenik, FAQak (galderarik ohikoenak eta haien erantzunak) bakoitza kontsultatu ahal izango duzu; horietan, jendeak azaldu dizkigun zalantzen argibideak biltzen dira. |
Oso erraza da! Lehenik eta behin, babestuta egoteko, ziurtatu zure antibirusa guztiz eguneratuta dagoela (gogoratu eguneratze automatikoa aktibatzen baduzu, Panda Titanium Antibirusa bere kabuz eguneratuko dela). Horretarako, egin klik saguarekin programaren ezkerreko panelean (aukeren menua) , Eguneratzea aukeran. Ondoren, hautatu Antibirusa eguneratu, orain! aukera. Eguneratzea egin ondoren, ezinbestekoa da ordenagailuaren analisi sakona edo osatua egitea; horretarako, erabili Analisi sakona aukera. |
Panda Titanium Antibirusa honako sistema eragile hauetako bat instalatuta duten ordenadoreetan funtzionatzen duen programa antibirusa da: Windows 95, Windows 98, Windows Millennium Edition, Windows XP, Windows NT 4.0 Workstation, edo Windows 2000. |
Programaren leihoak hiru gune bereizi ditu: |
|
Windows-eko Ataza-barra, erabiliz ere egin daitezke zenbait eragiketa. Antibirusa instalatzen denean, Ataza-barran dagozkion lasterbideak sortzen dira: (Hasi botoia - Programak - Panda Titanium Antibirusa eta lasterbide-barrako edo Quick Launch-eko botoia). |
Gainera, etengabeko babesa (fitxategiena eta Internetekoa) aktibatuta badago, Windows-eko Ataza-barran Panda Titanium Antibirusaren ikonoa agertuko da, kolore urdin argiz, erlojuaren ondoan. Saguaren eskuineko botoiarekin ikonoaren gainean klik eginez, hainbat eragiketa egin ditzakezu: |
|
Irten aukera sakatzen baduzu (beheko ezkerreko ertzean dago), Panda Titanium Antibirusaren leihoa itxi egingo da eta antibirusak exekutatzeari utziko dio. Hala eta guztiz ere, etengabeko babesa (fitxategiena eta Internetekoa) aktibatuta baldin bazegoen, desaktibatzen dugun arte aktibo egoten jarraituko du. |
Hasiera - Panda Titanium Antibirusari buruzko informazioa |
Panda Titanium Antibirusak, gure ordenagailua babesteaz gain, bere egoerari buruzko informazioa ere ematen digu. Datu horiek kontsultatzeko, etengabeko babesa aktibatu eta desaktibatzeko eta beste zenbait eragiketa egiteko, hautatu Hasiera menua. |
Programaren egoera. |
|
|
Datu gehiago ikusi, aukera sakatzen baduzu, bestelako informazioa ikusi eta eragiketa gehiago egin ahal izango duzu: |
|
Birusen zerrenda ikusi: Panda Titanium Antibirusak detektatu eta deuseztatzen dituen birusen zerrenda erakusten du. Pantaila honek atal hauek ditu: |
|
|
Egindako analisiak |
Etengabeko babesaren egoera |
|
Zerrendak etengabeko babesak analizatuko dituen fitxategiei dagozkien luzapenak erakusten ditu. Zerrendan luzapen gehiago eransteko, idatz itzazu goiko eskuineko laukian eta sakatu Gehitu. Luzapen horietakoren bat analizatzea nahi ez baduzu (zerrendatik kendu nahi baduzu), hauta ezazu eta sakatu Ezabatu botoia. Zerrenda atzera bere jatorrizko egoerara itzultzea nahi baduzu (Panda Titanium Antibirusak lehenespenez ekartzen duen zerrenda ikusi nahi baduzu), sakatu Leheneratu botoia. Pantailako beheko atalean beste bi aukera ere aurkituko dituzu: |
|
Etengabeko babesa aktibatuta dagoenean, Panda Titanium Antibirusaren ikonoa kolore urdinez agertuko da Windows-eko Ataza-barran. |
Atal honetatik ere aktibatu eta desaktibatu daiteke babes hori. Horretarako, saguaren eskuineko botoiarekin ikono honen gainean klik egin behar duzu, eta gero Etengabeko babesa aktibatu laukia hautatu. Desaktibatu egiten baduzu, Ataza-barrako ikonoak ez du kolore urdina izango. |
Birus-identifikatzaileen fitxategiak zazpi egun baino gehiago baditu, ikonoaren itxura aldatu egingo da, erabiltzaileei antibirusa eguneratuta ez dagoela ohartarazteko. Fitxategi honen data zein den jakiteko, nahikoa da saguaren erakuslea ikonoaren gainean jartzea. |
Sakatu Atzera botoia aurreko pantailara itzultzeko. |
Oharrak |
Analisi sakona - Zer analiza dezaket? |
Analisia egiten hasteko, sakatu Analisi sakona aukera. Jarraian, hautatu birusak bilatzeko zure ordenagailuko zein elementu analizatu eta desinfektatu nahi dituzun (kutsatuta egonez gero). Irudian ikus daitekeenez, edozein elementuren analisi sakona egin dezakezu: |
Ordenagailu osoa analizatu: aukera honetan klik egin ondoren, berehala ordenagailuko elementu GUZTIAK analizatzen hasiko da (agian denbora dezente beharko da, zure PCko elementu bakoitzean gordetako fitxategi GUZTIAK analizatuko baitira): memoria, diskete-unitateetan dauden disketeak, disko gogorrak, CD-ROM D:, bidalitako eta jasotako mezu elektronikoak (Outlook Express-eko posta eta Outlook-eko posta),... etab. |
Disko gogor guztiak analizatu: hau sakatzen baduzu, ordenagailuan instalatuta dauden disko gogor GUZTIETAKO fitxategi GUZTIAK analizatuko dira. |
Posta elektroniko guztia analizatu: hau sakatzen baduzu, bidalitako eta jasotako mezu elektronikoa GUZTIAK analizatuko dira (bai Outlook-ekoak, bai Outlook Express-ekoak ere). |
Diskete-unitatea analizatu: hau sakatzen baduzu, ordenagailuko diskete-unitatean sartuta dagoen disketeko fitxategi GUZTIAK analizatuko dira. |
Beste elementu batzuk analizatu...: aukeren zerrenda baten bidez, ordenagailuko zein elementu analizatu nahi duzun zehatz dezakezu. Egin klik gainean saguarekin. Karpeta (direktorio) edo fitxategi jakinak analizatu nahi badituzu, horien kokalekua adierazi behar duzu "Karpetak" edo "Fitxategiak" ikonoaren gainean klik eginez, kasuaren arabera. Hori egindakoan, analizatu beharreko elementua hautatzeko aukera emango dizun elkarrizketa-koadroa agertuko da. |
Testuinguru-analisia: Panda Titanium Antibirusak Windows-eko Fitxategien Esploratzailetik analisiak egiteko aukera ere eskaintzen du, birusak bilatzeko. Analisia egiteko, saguaren eskuineko botoia sakatzea besterik ez dago, analizatu nahi den elementuaren gainean; eta gero Panda Titanium Antibirusa-rekin analizatu aukera hautatu. |
Analisia egiten ari den bitartean, analisiaren bilakaera erakusten da (analizatutako elementuak eta bilakaera-barrak). Analisi hori aldi baterako eten egin daiteke Eten botoia sakatuz. Analisia eten den puntutik aurrera jarraitzeko, Jarraitu botoia erabiliko dugu. Aitzitik, analisia amaitu egin nahi baduzu, sakatu Utzi botoia. |
Halaber, analisiaren beste ezaugarri batzuk azaltzen dituen txostena ere ikus daiteke, Kontsultatu txosten xehatua aukeraren bidez. Bertan analisian jazotako Gertaerak, gertaera horiek jazo ziren Data eta ordua, analizatutako elementua edo bide-izena (Informazio osagarria) eta egindako Emaitza (kutsatuta egonez gero) agertzen dira. |
Txostenari dagokion zerrendaren kopia bat inprimatu nahi baduzu, sakatu Inprimatu botoia. Aurreko pantailara itzultzeko, sakatu Atzera botoia. |
Bestalde, Analisi sakonen pantaila nagusitik, egindako analisi GUZTIEN ezaugarriak biltzen dituen txostena ikus daiteke. Hori egiteko, nahikoa duzu Kontsultatu txostena aukeraren gainean klik egitea. |
Analisi bakoitzari dagokion informazioa hainbat zutabetan banatzen da: |
|
Txostenean erakusten diren zutabeen zabalera nahi bezala alda dezakezu. Saguaren erakuslea elkarren ondoko bi zutabeei dagozkien tituluen artean kokatzen baduzu, erakusleak gezi bikoitzaren itxura hartuko du. Orduan, sakatu saguaren ezkerreko botoia eta (askatu gabe) arrasta ezazu. |
Analisi guztien txostena erakusten den pantailako beheko atalean kontrol-lauki bat agertzen da: Aurkitutako birusak bakarrik erakutsi. Hau markatuz gero, txostenak birusekin zerikusia duten zerrendako sarrerak bakarrik erakutsiko ditu (detektatuak, desinfektatuak, ezabatuak,... ). Berriro ere gertaera guztiak ikusteko, lauki hori garbitu egin behar duzu. |
Zerrendaren kopia bat inprimatu nahi baduzu, sakatu Inprimatu botoia. Txosten honen (zerrendaren) eduki guztia ezabatu egin dezakezu Guztia ezabatu botoiaren bidez. Une horretatik aurrera, txostenak ezabaketa egin ondoren egindako analisien datuak bakarrik erakutsiko ditu. Sakatu Atzera botoia aurreko pantailara itzultzeko. |
Eguneratzea - Nola eduki dezaket antibirusa eguneratuta? |
Panda Titanium Antibirusak birusak detektatzeko Birus-identifikatzaileen fitxategia (PAV.SIG) erabiltzen du. Fitxategi horretan birus bakoitza identifikatzen duten datuak (sinadurak) gordetzen dira. Ordenagailuan birusen bat badugu, identifikatzaileen fitxategiari esker birus hori ezagutu eta aurkitu (detektatu) egin dezakegu. Horrela, birusak ezabatzea lortzen da. |
Etengabe birus berriak agertzen dira (egunero 20 bat, gutxi gorabehera). Horrek esan nahi du babestuta egoteko komeni dela fitxategi hori guztiz eguneratuta edukitzea. |
Panda Titanium Antibirusak bere burua automatikoki egunera dezake. Panda Titanium Antibirusak Interneterako konexio bat ezarrita dagoela detektatzen duenean, eguneratzeko premia baldin badu, automatikoki egiten du. Hala ere, nahi duzunean eskuz ere egunera dezakezu. Eguneratze guztiak Interneten bidez egiten dira, Panda Software-ren eguneratze-zentroarekin automatikoki konektatuz. Eguneratze-zentrotik birus-identifikatzaileen fitxategiaren azken bertsioa kopiatu ahal izango duzu, eta antibirusak dituen hobekuntza edo zerbitzu guztiak eskuratuko dituzu. Horrela, 66.000 birus baino gehiago detektatu eta desinfektatu ahal izango dituzu, egunero sortzen eta detektatzen direnez gain. |
Eguneratu menuan sartzen bazara, antibirusa eskuz eguneratu ahal izango duzu, eta eguneratze horiek zein ezaugarri izan behar dituzten zehaztu edo konfiguratu ahal izango duzu. |
Eguneratzeak konfiguratu. Eguneratzeek zein ezaugarri izan behar dituzten zehazteko aukera ematen du. Eguneratze automatikoen propietateak zehaztu ahal izango dituzu, eta zure erabiltzaile-gakoak sartu ere bai. Honako aukera hauek eskaintzen dizkizu: |
|
Leiho honetako beheko atalean zenbait botoi aurkituko dituzu: Ados botoiak aurreko pantailara eramango gaitu, eta konfigurazioan egindako aldaketak gorde egingo dira. Utzi botoiak ere aurreko pantailara eramango gaitu, baina konfigurazioan egindako aldaketak ez dira gordeko. Eguneratzeak egiteko erabiltzen den Interneterako konexioaren ezaugarriak zehaztu nahi badituzu, sakatu Konfiguratu aukera aurreratuak aukera. Honako aukera hauek eskainiko dizkizun beste pantaila bat bistaratuko da: |
|
Antibirusa eguneratu, orain! Ondorioz, une horretan eskuzko eguneratzea abian jarriko da. Gainean klik egiten baduzu, une horretan bertan zure Panda Titanium Antibirusa eguneratu egingo da. Antibirusa jada eguneratuta baldin badago (azken eguneratze automatikoa nahiz eskuzkoa bat badator oraingoarekin), hori adierazten duen elkarrizketa-koadroa agertuko da. Hala ez bada, eguneratzen hasiko da. Amaitzean, eguneratzearen emaitza bistaratuko da. Arazoren bat dagoelako eguneratzea egin ezin bada, hori jakinaraziko dizun mezua bistaratuko da. Nolanahi ere, eguneratzeen pantaila nagusira itzul zaitezke Itzuli botoiaren bidez. Era berean, Saiatu berriro botoiaren bidez eguneratzen saia zaitezke berriz. |
Laburbilduz, antibirusa eguneratzeko bi aukera dituzu:
|
Konfigurazioa - Nola zehatz dezaket funtzionamendua? |
Panda Titanium Antibirusaren menuko aukera guztietatik bere funtzionamenduaren ezaugarriak zehatz daitezke. Gainera, antibirusak aukera horiek guztiak biltzen dituen konfigurazioko mezu berezia eskaintzen du. Horrela, askoz ere errazagoa eta erosoagoa izango zaizu antibirusaren funtzionamendua zehaztea. Konfigurazioa menuaren bidez, analisien, eguneratzeen, etengabeko babesaren eta beste zenbait aukera orokorren ezaugarri guztiak zehaztu ahal izango dituzu. |
Analisiak konfiguratu. Analisi heuristikoak (birus berriak detektatzeko aukera ematen duenak) susmagarritzat jotzen dituen fitxategiei izena aldatu behar dien ala ez zehaztu ahal izango duzu. Hori egiteko, markatu Fitxategi susmagarriak automatikoki izenez aldatu laukia. Eguneratzeak konfiguratu Eguneratzea. menutik egin dugun bezala, atal honetatik ere eguneratzeen ezaugarriak alda litezke: |
|
Leiho honetako beheko atalean zenbait botoi aurkituko dituzu: Ados botoiak aurreko pantailara eramango gaitu, eta konfigurazioan egindako aldaketak gorde egingo dira. Utzi botoiak ere aurreko pantailara eramango gaitu, baina konfigurazioan egindako aldaketak ez dira gordeko. Eguneratzeak egiteko erabiltzen den Interneterako konexioaren ezaugarriak zehaztu nahi badituzu, sakatu Konfiguratu aukera aurreratuak aukera. Honako aukera hauek eskainiko dizkizun beste pantaila bat bistaratuko da: |
|
Etengabeko babesa konfiguratu. Hasi menutik egin dugun bezala, atal honetan etengabeko babesa aktibatuta ala desaktibatuta dagoen adieraziko da. Egoera aldatu egin nahi badiozu (aktibatu edo desaktibatu egin nahi baduzu), sakatu Etengabeko babesa konfiguratu aukera. Kontrol-lauki hau duen beste pantaila bat agertuko da: Etengabeko babesa aktibatu (gomendatuta). Hautatu lauki hori etengabeko babesa aktibatzeko. Horrez gain, etengabeko babesak zein fitxategi analizatu behar dituen ere adierazi nahi baduzu, sakatu Konfiguratu aukera aurreratuak aukera. |
|
Zerrendak etengabeko babesak analizatuko dituen fitxategiei dagozkien luzapenak erakusten ditu. Zerrendan luzapen gehiago eransteko, idatz itzazu goiko eskuineko laukian eta sakatu Gehitu. Luzapen horietakoren bat analizatzea nahi ez baduzu (zerrendatik kendu nahi baduzu), hauta ezazu eta sakatu Ezabatu botoia. Zerrenda atzera bere jatorrizko egoerara itzultzea nahi baduzu (Panda Titanium Antibirusak lehenespenez ekartzen duen zerrenda ikusi nahi baduzu), sakatu Leheneratu botoia. Pantailako beheko atalean beste bi aukera ere aurkituko dituzu: |
Aukera orokorrak konfiguratu: atal honen bidez, Panda Titanium Antibirusari ordenagailua itzaltzen edo ixten denean diskete-unitateetan sartuta dauden disketeen analisia egin behar duen ala ez adieraz diezaiokezu. Analizatzea nahi baduzu, hautatu Sistema ixtean diskete-unitateak analizatu laukia. |
Zerbitzuak - Antibirusaren beste aukera batzuk |
Atal honetara sartzen bazara (Zerbitzuak menuaren gainean klik eginez), Panda Software-ren eskaintza zabala osatzen duten hainbat zerbitzu erabili ahal izango dituzu. |
Antibirusaren eguneratzea. Zerbitzu honek antibirusa eskuz eguneratzeko, eguneratze automatikoak aktibatu edo desaktibatzeko eta eguneratze horien ezaugarriak zehazteko aukera ematen du. Informazio gehiago nahi izanez gero, laguntza honetako Eguneratzea atala kontsulta dezakezu. |
FAQak (galderarik ohikoenak eta haien erantzunak). Galdera hauek jendeak orain arte egin dizkigunak dira. Galdera bakoitzaren ondoan dagokion erantzuna aurkituko duzu. Hau lagungarria izan daiteke sortzen zaizkizun zalantzak argitzeko. Aukera honetara sartzeko, Zerbitzuak menuan sartu behar duzu eta gero FAQak (galderarik ohikoenak eta haien erantzunak) aukeran klik egin. Orduan galdera guztien aurkibidea ikusi ahal izango duzu. Hautatu gehien interesatzen zaizuna eta bere erantzuna ikusiko duzu. Aurkibidera edo zerbitzuen menura itzultzeko, sakatu Atzera botoia; atal honetako behealdean dago. |
Fitxategi susmagarriak bidali (S.O.S. Birusa). Analisia egitean analizatutako fitxategi bati izena aldatu bazaio, eta txostenean fitxategi hori susmagarri gisa markatuta agertzen bada, birus berri batek erasanda egon liteke. Hala bada, bidal iezaguzu. Panda Softwarek epe laburrean eta guztiz dohainik birusen aurkako irtenbidea helaraziko dizu, edo fitxategiak ondo daudela dioen ziurtagiria bidaliko dizu. Hautatu dituzunean, agindu Panda Titanium Antibirusari fitxategi horiek Panda Software-ren Ikerketa Laborategira bidaltzeko. Gure informatikari adituek aztertu egingo dituzte, birusa detektatuko dute (birusik badute), deuseztatu egingo dute, eta birusen aurkako irtenbide egokia bidaliko dizute. Fitxategiak bidaltzeko egin beharreko urratsak honako hauek dira. |
|
Laguntza teknikoa web-ean. Zerbitzu horrek Interneteko nabigatzailea ireki eta laguntza teknikoko orrira eramango zaitu. Horretan, kontsulta gidatua egin dezakezu, antibirusa hobeto ezagutzeko eta antibirusa erabiltzean sor daitezkeen zalantzak argitzeko. |
Posta elektronikoaren bidezko laguntza. FAQak (galderarik ohikoenak eta haien erantzunak) zerbitzuaren bidez antibirusarekin batera datozen FAQ guztiak kontsultatu ondoren, zure zalantza guztiak argituta edukiko dituzu. Hala ez bada, beste edozein galdera bidal diezagukezu posta elektroniko bidezko laguntza teknikoko zerbitzu honetara. Hori egiteko, jarraitu honako urrats hauek: |
|
Iradokizun-postontzia. Zure iritzia oso garrantzitsua da guretzat! Zerbitzu honi esker Panda Software-rekin zuzeneko harremana izan dezakezu eta, horrez gain, Panda Titanium Antibirusa, eskaintzen dituen zerbitzuak edo beste edozein alderdi hobetzeko dituzun ideia, iruzkin edo iradokizun guztiak guri helarazteko ere erabil dezakezu. Iradokizun bat bidaltzeko, egin honako hau: |
|
Zerbitzuak menuan, Panda Software-ren edozein produkturen ezaugarriak ikusi ahal izango dituzu Panda-ren beste produktu eta zerbitzu batzuk aukera hautatuta. |
Panta Titanium Antibirusaren laguntza |
Panda Titanium Antibirusak antibirusari buruz jakin behar duzun guztia kontsultatzeko eta zalantzak argitzeko aukera emango dizun menua du. Horretarako, Laguntza menua hautatu behar duzu. Menu horretan, honako aukerak aurkituko dituzu: |
|
Programaren deskribapena. Orain kontsultatzen ari zaren laguntza honetara sartzen da. |
FAQak (galderarik ohikoenak eta haien erantzunak). Galdera hauek jendeak orain arte egin dizkigunak dira. Galdera bakoitzaren ondoan dagokion erantzuna aurkituko duzu. Hau lagungarria izan daiteke sortzen zaizkizun zalantzak argitzeko. Aukera honetara sartzeko, Zerbitzuak menuan sartu behar duzu eta gero FAQak (galderarik ohikoenak eta haien erantzunak) aukeran klik egin. Orduan galdera guztien aurkibidea ikusi ahal izango duzu. Hautatu gehien interesatzen zaizuna eta bere erantzuna ikusiko duzu. Aurkibidera edo zerbitzuen menura itzultzeko, sakatu Atzera botoia; atal honetako behealdean dago. |
FAQak Online. Aukera honetan sartutakoan, web orri bat agertuko zaizu, eta bertan egin izan zaizkigun galderarik ohikoenei emandako erantzunak ikusi ahal izango dituzu. |
Beste zein utilitate ditu Panda Titanium Antibirusak? |
Gainera, Panda Titanium Antibirusak dituen funtzio, zerbitzu eta utilitate guztiez gain, nabarmendu beharreko beste abantaila batzuk ere baditu.
Egiten dituzun eragiketetan zerikusia duten fitxategi guztiak eta Interneten bidez jaso eta bidalitakoak etengabe analizatzeaz gain, posta elektronikoko mezuez ere arduratzen da. Horrela,
Zure Panda Titanium Antibirusak memorian analisian egiten ditu; horrela, blokeatuta egon daitezkeen (hots, une horretan erabiltzen ari zaren) fitxategiak analizatzea lortzen du, aktibo dauden prozesuez gain. Emaitza da analisi-abiadura izugarri hazten dela eta detektatzeari nahiz desinfektatzeari dagokienez kontrol handiagoa lortzen dela. OHAR-SISTEMA Panda Titanium Antibirusak une oro egiten diren ekintzen berri emateko sistema osoa du (detektatzean, desinfektatzean, eguneratzeetan eta abarretan). Ohar horiek pantailaren eskuinaldean behean azaltzen dira eta zuk adieraztean desagertu egiten dira. Adibideak bi atal ditu. Goiko atalak izenburu baten eta azalpen-testu baten bidez erakusten dizu oharra. Beheko atalak egin ditzakezun ekintzak proposatzen dizkizu, betiere saguarekin horietan sakatuta.
DESINSTALATU ETA KONPONDU Nahi duzunean, zure ordenagailutik Panda Titanium Antibirusa ezabatu (desinstalatu) ahal izango duzu. Gainera, hondatu edo ezabatu diren antibirusaren osagaiak konpondu edo leheneratu egin daitezke, eta lasterbideak eta Windows-eko erregistroko sarrerak ere bai.
Antibirusak dakartzan zerbitzu guztiak erabili ahal izateko, beharrezkoa da aldez aurretik Panda Titanium Antibirusaren erabiltzaile gisa erregistratu izatea. OnLine erregistratzea hainbat modutara egin daiteke:
Panda Titanium Antibirusa instalatu ondoren. Kasu honetan Panda Titanium Antibiruserako lasterbideak jarraian azaltzen den moduan erabili behar dituzu. Disko hauekin ordenagailua birusik gabeko ingurune batean abiarazi ahal izango duzu, eta edozein elementu analizatzeko aukera izango duzu (komando-lerroen bidez, PAVCL exekutatuz). Disko horiek sortzea guztiz gomendatzen dizugu, eta horretarako bi aukera daude: Panda Titanium Antibirusaren instalazioan zehar, edo geroago. Nolanahi ere, disko horiek sortzea guztiz gomendatzen dizugu, eta horretarako sartu Hasiera menuan eta hautatu Ikusi datu gehiago aukera. Orduan, hautatu Larrialdietarako diskoak sortu aukera. Informazio gehiago nahi izanez gero, laguntza honetako Larrialdietarako diskoak sortu atala kontsulta dezakezu. Panda-ri buruz Panda Software-ren mundu guztiko ordezkarien eta bulegoen helbideak kontsulta ditzakezu. Nahikoa duzu honako urrats hauek egitea:
Panda Titanium Antibirusa gutxieneko zenbait eskakizun betetzen dituzten ordenagailuetan instalatu ahal izango da (hardwareari eta softwareari dagokienez). Hauek dira eskakizunak:
|