Atal honetan birusak ekiditeko 15 aholku eskaintzen dizkizugu.
- Erabili ezazu antibirus ona eta sarri egunera itzazu.
- Egiaztatu antibirusak laguntza teknikoa, birus berrientzako berehalako konponbidea eta alerta-zerbitzuak ere eskaintzen dituela.
- Ziurtatu antibirusa beti aktibatuta dagoela.
- Ireki aurretik, jasotzen dituzun mezu elektroniko guztiak egiaztatu.
- Saiatu seguruak ez diren Interneteko lekuetatik programak ez jaisten.
- Ez onartu eskatu ez duzun fitxategirik berri-taldeetan edo eztabaida-taldeetan zabiltzanean.
- Ordenagailuan erabiltzera zoazen disketeak beti analizatu.
- Ordenagailua itzali edo berrabiarazi aurretik disketeak atera diskete-unitateetatik .
- Konprimatutako fitxategien edukia analizatu.
- Adi egon birusen ekintza susmagarriei dagokienez.
- Normalean erabiltzen dituzun aplikazioen segurtasun-aukerak birusen aurkako zure politikari gehitu.
- Aldiro-aldiro segurtasun-kopiak egin.
- Ondo informatuta egon zaitez.
- Beti legezko softwarea erabili.
- Software-fabrikatzaileei, Interneterako sarbidearen hornitzaileei eta argitalpenen editoreei birusen aurkako borrokan esku har dezatela exijitu.
|