11.- Normalean erabiltzen dituzun aplikazioen segurtasun-aukerak birusen aurkako zure politikari gehitu.

Gehien erabiltzen diren programa informatikoak birusen egileen helburu bihurtzen dira, hain zuzen ere, gehien erabiltzen direlako. Programa horien fabrikatzaileek birusen aurkako segurtasun-aukerak eskaini ohi dituzten programaren barruan.

Hori gertatzen da Interneteko nabigatzaileetan, testu-prozesadoreetan, posta-programetan, etab. Horiek guztiak informazioa seguruxeagoa egiteko ezaugarriak izaten dituzte. Segurtasun-aukera horiek ezagutzen ez baditugu, programako laguntzara joan gaitezke eta 'segurtasun' hitza bilatu, horiek erabiltzen ikasteko.

Segurtasuneko berariazko aukera horiez baliatzea komeni da, etengabe eguneratzen den antibirusa edukitzeaz gain.