9.- Nola jakin dezaket nire antibirusa eguneratuta dagoen ala ez?

Panda Titanium Antibirusaren eguneratzeak Birus-identifikatzaileen fitxategia (birusak detektatzen dituena - egunero 20tik gora sortzen dira) eta programa bera eguneratzean oinarritzen dira. Eguneratze horiek egunero egin daitezke, eskuz nahiz automatikoki. Antibirusa premia duenean bere kabuz egunera dadin konfiguratu baduzu (eguneratze automatikoa), beti eguneratuta egongo zara. Panda Titanium Antibirusa Interneterako konexioa detektatzen duenean eguneratuko da.

Antibirusaren eguneratze-maila zein den jakiteko, begira ezazu Birus-identifikatzaileen fitxategiaren data. Datu hori ikusteko, hautatu Hasiera menua. Informazio hori Programaren egoera atalaren hasieran erakusten da.