Analisi bat amaitutakoan, Panda Titanium Antibirusak analisian zehar gertatutakoaren laburpena erakusten du. Laburpen horretan, Txosten xehatua ikusi aukeran klik egin dezakezu, analisian jazotako gertaerak ikusteko.
Halaber, Panda Titanium Antibirusak egin diren analisi GUZTIETAN jazotako gertaerak biltzen dituen erregistro bat du. Txosten horri Analisien txostena deitzen zaio. Kontsultatzeko, Analisi sakona menua hautatu behar duzu, eta gero Txostena ikusi aukeraren gainean klik egin. Egindako analisi guztietan jazotako gertaera guztiak bistaratuko dira (hasiera, amaiera, detektatutako birusen izenak,...).
Gerta liteke analisi horietako batean (edo batzuetan) birus bat edo gehiago aurkitu izatea. Panda Titanium Antibirusak birus hori desinfektatu eta ezabatu egingo zuen. Detektatu eta ezabatu izateak ez du esan nahi Analisien txostenean gertaera horren berri emango ez denik. Nolanahi ere, gertaera hori txostenean agertzea nahi ez baduzu, nahikoa duzu Guztia ezabatu botoia sakatzea. Horrela, txostenaren eduki guztia ezabatu egingo da. Une horretatik aurrera, egiten dituzun hurrengo analisietako gertaerak bakarrik agertuko dira txostenean. Beraz, birus horren izena desagertu egingo da txostenetik. |