Karpetak edo fitxategiak analizatzeko, egin honako urrats hauek:
- Panda Titanium Antibirusaren leihoan, hautatu Analisi sakona.
- Orduan, zure ordenagailuko edozein elementu analizatu ahal izango duzu. Zehazkiago, karpeta edo fitxategi bat analizatzeko, Beste elementu batzuk... aukera hautatu behar duzu.
- Karpetak eta Fitxategiak analizatzeko ikonoak erakusten dituen laukia bistaratuko da:
Karpetak. Gainean klik egiten duzunean, karpeta guztiak biltzen dituen elkarrizketa-koadroa agertuko da. Egin klik bakoitzaren ondoan ageri den kontrol-laukian, analizatu beharreko karpeta gisa markatzeko. Hautatu dituzunean, sakatu Ados botoia.
Fitxategiak. Gainean klik egiten duzunean, elkarrizketa-koadroa agertuko da. Bilatu hemen: goitik beherako zerrendaren bidez, hautatu analizatu nahi dituzun fitxategiak zein disko-unitate eta karpetatan dauden. Fitxategi bat hautatzeko, egin klik gainean. Bat baino gehiago analizatu nahi badituzu, banan-banan gainean klik egin diezaiekezu CTRL tekla sakatuta duzun bitartean. Hautatu dituzunean, sakatu Ados botoia.
|