10.- Nola konfiguratzen dira antibirusaren eguneratzeak?

Eguneratzeen funtzionamendua zehazteko, egin honako hau:

  1. Hautatu Konfigurazioa menua edo Eguneratzea menua.
  2. Egin klik Eguneratzeak konfiguratu aukeraren gainean.
  3. Lehenengo atalean, honako aukera hauek hauta ditzakezu:

    • Eguneratze automatikoak aktibatu. Interneterako konexioa detektatzen duenean bere kabuz (zure lana eten gabe) eguneratuko da.

    • Jakinarazi eguneratze automatikoa egitean.

  4. On-line erregistratu baldin bazara, Erabiltzaile-izena eta Pasahitza izango dituzu (datu horiek erregistratu ondoren bidaliko zitzaizkizun).
  5. Internetera konektatzeko proxy zerbitzaria erabiltzen baduzu (eta ez modem-a), sakatu Konfiguratu aukera aurreratuak aukera.
  6. Egin klik Interneterako konexioa proxy bidez aukeran.
  7. Zure proxy zerbitzariak Internetera konektatzeko identifikazioa eskatzen badizu, hautatu Proxy zerbitzariak identifikazioa eskatzen du aukera.
  8. Idatzi Internetera sartzeko behar dituzun Erabiltzaile-izena eta Pasahitza (ez dira erregistrokoak).